Zer da Fedibertsoa?
Posta elektronikoak bidaltzeko
hartzailearen posta hornitzaile bera
izan behar al duzu?
Zure konpainia berdinekoei bakarrik dei diezaiekezu?
[Miau]
Noski ezetz,
zerbitzu horiek federatzeko estandarrak daudelako,
edozeinekin komunikatzeko gaitasuna emanez,
hornitzailea dena delakoa izanda ere.
Federaziorik gabe,
hainbat hornitzailetara harpidetu
beharko zenuke.
Edo okerrago,
erabiltzaile gehien dituzten zerbitzuek
gainerakoak irentsi ditzateke,
monopolioak sortuz
eta abusurako bidea eman.
Zergatik harpidetu behar dute guztiek
plataforma berdinera bideoak eta mezuak partekatzeko?
Zergatik ez dira sare sozialak federatuak?
Planeta bakoitza zerbitzu hornitzaile bat da.
Ikuspegi zentralizatu batekin,
soilik zure planetako jendearekin
izan dezakezu harremana.
Imajinatu…
beste planetetako jendearekin
komunikatu zaitezkeela.
Imajinatu…
bideoak, gertaerak, mezuak, bidalketak
parteka ditzakezula…
unibertso osoarekin.
Imajinatu…
berdin diola ze planetatakoa zaren.
Estandarrak hizkuntza komun bat dira
softwarea komunika dadin.
Hauetako edozein zerbitzutan saioa hasi
eta unibertso anitz oso batekin
komunika zaitezke
enpresa bati lotu beharrik gabe.
Hauxe da... Unibertso federatua.
Fedibertsoa!